Frantziara joan dira Alcalde eta Etxebarriaren senideak haurraz arduratzera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 14a, 13:41

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe blogaren bitartez jakinarazi duenez, Frantziara abiatu dira atzo atxilotutako Gotzon Alcalde Etxeandia sopeloztarra eta Leire Etxebarria Simarro basauritarraren senideak bikotearen haurraren kargu egitera. Alcalde eta Etxebarria atzo atzeman zituen Frantziako Poliziak, Montluçon herrian (Allier departamendua, Frantzia erdi aldean), "ETAko faltsifikazio taldeko kideak direlakoan". Berri agentziek polizia iturriak aipatuz jakinarazi dutenez, euren haurrarekin bizi ziren ustezko bi etakideak Montluçonen. Atxilotzeko unean ere, euren haurrarekin zeuden biak. Askatasunak salatu duenez, hasiera batean, "ez dute jakinarazi, ezta ere, haurrarekin zer egin duten".

Gaiaren inguruko berriak:

Gotzon Alcalde sopeloztarra atxilotu dute Frantzian (2006 Ots 14)

Gaur mobilizazioa Sopelan (Etengabe, 2006 Ots 14)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun