Independentziaz beteriko astea burutuko du bihartik aurrera Itzubaltzetako Segik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 14a, 13:56

Euskal Herrian Segi gazte erakundeak aurrera daraman ildoarekin bat eginez, "Borrokaz aske biziz... independentzia!" hain zuzen, Itzubaltzeta / Erromon eta Areetan deialdi eta mobilizazioz beteriko astea burutuko du bertako Segi taldeak asteazken honetan hasi eta otsailaren 23ra bitartean. Hitzaldiak, bideo-emanaldiak, kontzentrazioak, edota bertso-afariaren bitartez ezker abertzaleko gazte erakundeak "gaur egungo bizi-eredu inposatuei egiazko alternatiba eta sozialista bat eskaini" nahi die. Horretarako, aste horretako egun bakoitzak karakterizazio berezia izango du. Bihar, otsailak 15, Bilgune Feministak hitzaldia eskainiko du Itzubaltzeta gaztetxean.

Osteguna egun antierrepresiboa izango da. Ostiralean, berriz, euskal kulturaren eguna ospatuko dute Xabier Paya eta Amaia Agirrerekin bertso afaria eginez. Otsailaren 20an, astelehena, "Ama-Lurraren defentsa" eguna izango da, eta Iñaki Antiguedad irakasleak Abiadura Handiko Trena eta Lur Zatikako Planari buruzko hitzaldia eskainiko du. Hurrengo eguna ikasleen borrokarena izango da eta 22an langileen txanda helduko da, lan behin-behinekotasunari buruzko bideo-emanaldia eskainiko dutela. Asteari amaiera emateko, otsailaren 23an asteko laburpena proiektatuko dute Areetako Xake enparantzan.

Itzubaltzetako Segik argitaratutako eskuorria irakurtzeko sakatu hemen (pdf)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun