Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Eudelek eta Euskal Autonomi Erkidegoko 66 udalek osatzen duten Iraunkortasunaren Euskal Udalerrien Sarearen (Udalsarea 21) kide egin da Lemoizko Udala. Pedro Botejara alkateak zehaztutakoaren arabera, koordinazio eta elkarlan foro horren bitartez, udalerrian gauzatu nahi diren egitasmo sustatuko dira, "Tokiko Agenda 21 dinamizatuz eta, estrategia amankomuna erabilita, udal gestioan iraunkortasun irizpideak ezarriz". Horretaz gain, "EAEn indarrean dauden garapen iraunkorrari buruzko politiken barruan, Lemoizek egin beharreko lana indartu egingo da", udal agintariaren hitzetan. Argazkian, Armintzako portua.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!