Alcalde eta Etxebarriaren urtebeteko haurra senideekin dago

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 15a, 17:54

Astelehenean Montluçonen (Auvergne, Frantzia) atxilotutako Gotzon Alkalde sopeloztarra eta Leire Etxebarria basauritarraren senideek urtebeteko umea beraiekin eraman ahal izan zuten bart gauean tramitazio luzeen ostean. Bi egun igaro dituzte haurraren berri izan gabe baina gaur dagoeneko Euskal Herrian daude. Operazioaren berri gehiago Sopelan izan zen iluntzean. Alkalde herri horretako bizilaguna da, eta manifestazioa zein bide mozketa egin zuten 150 lagunek hari elkartasuna adierazteko. Bertan jakinarazi zuten haurraren bila goizean abiatu zirela senitartekoak. Atxilotuen egoeraren inguruan, baina, berririk ez zutela esan zuten. Gaur, 20.00etan, Algortako Telletxe plazan egingo dute mobilizazioa.

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe blogaren bitartez salatu duenez, "Gotzon eta Leireren senideak tramitazio luze eta buelta ugari eman ondoren lortu dute haurraren kargu egitea. "Tele5" kateak duen web orrian atxiloketaren bideoa eta Gotzonen gaineko beste bat jarri dute, euren ohiko polizia informazio errepresiboarekin batean: http://www.informativos.telecinco.es/etarras/detenidos/francia/dn_20242.htm"

Bestalde, Sopelako Segik komunikatua zabaldu zuen atzo Gotzon Alcalde eta Leire Etxebarri atxiloketak salatu eta horiek askatzea eskatzeko.

Sopelako gazte mugimenduaren oharra:

Azken hilabeteetan bake prozesu baten atarian gabiltzala hitz egiten den bitartean, euskal herritarren aurkako errepresioak ez du etenik ez frantziar zein espainiar estatu faxisten eskutik.

Atzo arratsaldean Gotzon Alcalde (Sopela) eta bere bikotea Leire Etxeberria (Basauri) atxilotuak izan ziren frantziar estatuko Montluçonen herrian frantziar estatuko DNAT poliziagatik.

Aipatzekoa da bi bizkaitar hauekin batera beraien haur txikia dagoela nor zenbait orduz frantziar estatuak bahitua izan duen.

Bake prozesu baten alde amnistia - askatasuna.

Gotzon eta Leire askatu


Gaiaren inguruko berriak:

Montluçon-en atxilotutakoen haurra, senideekin (Gara, 2006 Ots 15)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun