Joan den urtarrilaren 28an, egun horietan izan ziren elurteen ondorioz bertan behera utzi behar izan ostean, larunbat honetan, otsailak 18, eskainiko du emanaldia Antton Irusta ipuin kontalari eta idazle ezaguna, Barrikako liburutegian. Goizean, 11:30etik aurrera, bertan batzen diren neska-mutilek "Han-hemengo Ipuinak" saiorekin gozatu ahal izango dute. Antton Irustak ipuin emanaldi bat bukatzen duen bakoitzean bertan entzuten dauden gurasoei eskari bat egiten die, gauero haurrak ohera sartu eta ipuin bat kontatzeko eskatzen dienean, gogo onez egiteko, zeren eta ipuinek, liluraz gain, bitamina ederrak dituzte, indarrak eta gogoa berpizten dituena. Argazkia: Galtzagorri elkartea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!