Babes ofizialeko etxebizitza gehiago nahi ditu Erandioko PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 15a, 20:07

EAJk eta EAk osatutako udal gobernuak babes ofizialeko, gizarte eta tasatutako salneurrian saltzeko etxebizitzak eraikitzeko asmoa izatekotan, "bere esku dauden bitarteko guztien bidez laguntzeko prest dago Erandioko PSE-EE", atzo Juan Otermin (argazkian) talde horretako bozeramaileak adierazi zuenez. Zehazki, Astrabuduan nahi ditu horrelako etxe gehiago tokiko alderdi sozialistak. "Orain gutxi onetsitako ingurabide berriaren alboko lurrak erabili daitezke horretarako; baita, Mezo Kaletik irtenda, Astrabudua ikastetxea eta Saliturri ingurua lotzen dituen orubea ere", azaldu zuen Oterminek. Zinegotziak gogoratutakoaren arabera, "udal diruaren bidez, Eusko Jaurlaritzak etxebizitza publikoak eraikitzeko behar beste lur erosteko kopromisoa hartu zuen gobernu taldeak".

"Horiek alokatzeko aukera eman beharko litzateke, errenta txikia duten auzokideek etxebizitza eskuratu ahal izateko", Oterminen ustez. Dagoeneko, hainbat sustatzailek pausuak ematen ari direla baieztatu zuen Erandioko PSE-EEko zinegotziak. "Lurrak eskuratzeko gestio horietan Erandioko Udalak parte hartu beharko luke, herritarren beharrizanetara egokitutako etxebizitzak altzatzen direla bermatzeko", gaineratu zuen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun