Ostiralera arte dago irakurzaletasuna sustatzeko erakusketa ikusteko aukera Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 15a, 20:24

Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta, Juan Kruz Igerabideren "Jonas eta hozkailu beldurtia" liburuan oinarrituta dago erakusketa hau. Helburua umeak irakurtzeko motibatzea da. Era berean beldurraren gaia lantzen da eta horri aurre egiteko literaturak eskaintzen dituen tresnak ezagutarazi nahi dira. "Adur, adur ez naiz hire beldur" (argazkian) izenburupean, ostiral honetara arte, otsailak 17, egongo da ikusgai, Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean. Goizez eskolako taldeak joaten dira bisita gidatuak egitera eta, arratsaldez, 16:00etik 20:30era egoten da zabalik. Kultur arduradunek adierazi dutenez, "guraso eta seme-alabei zuzenduta dago erakusketa". Bestalde, otsailaren 28ra arte, Maria Jose Royuelaren margoez osatutako “Un tránsito del realismo” erakusketa egongo da ikusgai orain gutxi zabaldutako Erandioko Artisautza Zentroan, Lutxanan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun