Inauterietarako mozorro lehiaketa deitu du Erandioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 15a, 21:00

Inauterien ospakizuna dela-eta, Erandioko Udalak mozorro lehiaketa antolatu du, parte hartzeko hiru kategoria ezarriz: 16 urtetik gorakoez osatutako 8 eta 10 lagun bitarteko koadrilek otsailaren 24an, ostirala, izango dute 300 euroko saria eskuratzeko aukera. Egun horretan, 19:00etatik 21:00etara, Jado, Ibarra eta Obieta kaleetan izango den Inauterietako Eremura aurpegia margotuta edo mozorrotuta agertu beharko dira. Derrigorrezkoa da izena ematea, otsailaren 24a baino lehen, Kultura, Gazteria eta Kirol Sailean (9:00-14:00). 15 urtera arteko haurrek otsailaren 25ean eta 26an izango dute parte hartzeko aukera, egun horietan izena emanez, tailerrak eta jarduerak egin bitartean. Azkenik, 30 urtetik gorako helduek otsailaren 25eko dantzaldian apuntatu beharko dute; orduan egingo baita lehiaketa. Saria 100 eurokoa da eurentzat.

Otsailaren 24tik martxoaren 4ra bitartean, Inauteriak direla eta, Altzaga, Astrabudua eta Erandio Goikoan egongo diren ekitaldiak ikusteko hemen klik eginez eskuratu daiteke otsaileko kultur agenda, pdf formatoan.

Mozorro lehiaketako arauak ere formato berean daude.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun