Asteazken honetan, otsailak 16, aurkeztuko dute, Leioako Kurkudi herriko tabernan,
Azti-begia elkarteak bultzatu eta urtarrilaren 27tik aurrera entzun daitekeen
Info 7 irratia. Ekitaldia arratsaldeko 8etan hasiko da eta Arantza Gutierrez EHUko irakasleak eta oraindik zehaztu ez duten Azti-begia elkarteko ordezkari batek parte hartuko dute. Oraindik, internetetik (www.info7.com) baino ezin daiteke entzun irrati nazional berria, eta bi hilabeteen buruan satelitez zabalduko du seinalea. Azti begia elkarteak azaldu duenez, "lehen hilabete hauetan probetan ibiliko garela diogu, azken helburua, FMren bidez zabaltzea delako; baina horretarako oraindik bidea egin behar dugu. Behar diren baimenak eskatuko dizkiegu erakundeei, gure ustez, eskubidea baitugu irratiko dialean, normaltasun osoz, aritzeko". Argazkia: Azti-begia.