Datorren asteazkenean ere Urtzi Muruetaren aldeko kontzentrazioa izango da Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 15a, 22:09

Gaur iluntzeko deialdiarekin bat egitez, 36 lagun elkartu dira Leioako Boulevardean, udalerriko seme den Urtzi Murietari elkartasuna adierazteko. Gazte leioztarra larunbatean ekin zion gose grebari, beraiekin batera Draguignaneko espetxe frantsesean –Leioatik 1007 kilometrora– dauden Eskoriatzako Marixol Iparragirre 'Anboto' eta Donostiako Mikel Albizu 'Mikel Antza' euskal preso politikoek hasitako baraualdira batuz. Leioako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, dagoeneko bost kilo galdu ditu Muruetak. "Hala ere, animatuta dago eta gose grebari gogor eutsiko diola adierazi du", errepresioaren aurkako erakundeak gaineratu duenez. Asteburu honetan familiaren bisita izango du leioztarrak. Datorren asteazkenean ere kontzentrazioa izango da 20:00etan, Boulevardean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun