Gotzon Alcalde sopeloztarra eta Leire Etxebarria basauritarra duela bi egun atxilotu zituzten Montluçonen (Frantzia erdialdea) eta gaur Parisera eraman dituzte epailearen aurrean deklaratu dezaten, ikerketaren iturriak aipatuta
EFE albiste-agentziak zabaldu duenez. Iturri horien arabera, "Alcaldek eta Etxebarriak auziren bat zabalik dute Espainian". "Montluçonen joan den udazkenetik alokatzen zuten etxebizitzan ez zuten armarik aurkitu, aitzitik Espainiako agiri faltsuak atzeman zituen poliziak", dio EFEk. Atxiloketaren unean ere ez zeramaten armarik soinean eta urtebeteko haurrarekin zeuden etxean. Umea senitartekoekin dago jada. Aipatzekoa da azkeneko bi egunetan familiak ez duela haurraren berririk izan.