Independentziaz beteriko astea feminismotik abiatu zuen Itzubaltzetako Segik atzo

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 16a, 17:15

Itzubaltzeta / Erromon atzotik eta datorren ostegunera bitarte antolaturiko "Borrokaz aske biziz... independentzia!" astearen barnean, feminismoaren aldeko borrokarekin hasi genuen atzokoan gure planteamendua. Atzo, hilaren 15a, "Feminismoaz aske biziz... independentzia!" eguna izan genuen gurean, eta goizetik hasi eta iluntzera bitarte hainbat ekimen burutu genuen. Besteak beste, eskuorrien banaketa egin zen Metro Bilbaoko sarreretan (Areetan eta Gobelan), panel informatiboak herrian zehar sakabanatu genituen eta panpin berezi batzuk ere toki estrategikoetan kokatu genituen. Baina eguneko ekimen garrantzitsuena iluntzeko 21:30ean izan zen gaztetxean; izan ere, Bilgune Feministaren eskutik hitzaldi-tailer-eztabaida izan baitzen bertan, 25 bat lagunek parte hartu zutelarik. Hitzaldi benetan aberasgarria, guztion artean zalantzak argitzeko baliatu genuena. Gaur "Errepresioaren gainetik aske biziz... independentzia!" eguna izango dugu, eta gure herrian gazteok jasan ditugun eraso mota guztiak salatzeko baliatuko dugu.

Gaiaren inguruko berriak:

Argazki galeria (Gaztesarea)

Independentziaz beteriko astea burutuko du bihartik aurrera Itzubaltzetako Segik (2006 Ots 14)

Itzubaltzetako Segik argitaratutako eskuorria irakurtzeko sakatu hemen (pdf)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun