Hiru fase izaten dira: eguerdian Sopelako tabernetan zehar ibiliko dira taldeak, Algortako Bertsolari Eskolak prestatutako bertsoak entzuten eta musikariek lagundurik. Ostean, herri-bazkaria egingo dugu Ander Deuna ikastolan, eta hau amaitutakoan finalak jokatuko dira, eguerdiko talde onenen artean. Azken fase horretan Oihane Perea eta Jon Maia bertsolariak arituko dira. Epaile gisa, berriz, Algortako Acero anaiak surflari ezagunak izango dituzte.
Eskuratu txapelketako nondik-norakoak eta esaera zaharren zerrenda eta txapelketaren oinarriak, pdf formatuan.