Iraupen eskiaz euskaraz gozatzeko aukera emango du aurten ere Egizuk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 16a, 20:23

Eskiatzea gustoko baduzu, ez duzu aukera galdu behar. Inoiz ez baduzu egin animatu eta hasiberrientzako taldean lekua izango duzu. Martxoaren 10etik 12ra arte (asteburu pasa) Jacara goaz, Somporteko eski-estaziora, urtero bezala. Bizarra Lepoaneko bazkide zein berbalagun getxoztarrok 100 euro baino ez ditugu ordaindu beharko eta 125 euro besteek. Kopuru horren barruan hauxe sartzen da: autobusa, egonaldia (Oroel apartahotelean, Jacan), bi gosari, larunbateko afaria, forfaitak, bi orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua. Izena emateko epea martxoaren 2ra arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00etara, 605 739 916 telefono zenbakira deituz. Egizuren blogean ere erantzunetan izena eman dezakezu edo duzun zalantza galdetu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun