Urtzi Murueta aldi baterako estraditatuko dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 16a, 21:27

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe blogaren bitartez jakinarazi duenez, Urtzi Murueta leioztarra bihar, otsailak 17, eramango dute Frantziatik Madrilera. 14:00ak aldera helduko omen da Espainiako Auzitegi Nazionalera, zehaztu dutenez. Gaztea gose greban dago larunbatetik hona Draguignaneko espetxean –Leioatik 1007 kilometrora–, bertan diren Marixol Iparragirre "Anboto" eta Mikel Albizu "Mikel Antza" euskal preso politikoekin batera. Asteburuan espetxera bisitan joatekoa zen Muruetaren familia.

Gaiaren inguruko berriak:

Datorren asteazkenean ere Urtzi Muruetaren aldeko kontzentrazioa izango da Leioan (2006 Ots 15)

Urtzi Murueta gose grebari ekitearekin batera, kontzentrazioa egingo dute etzi Leioan (2006 Ots 13)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun