Herri-kalejira deitu du ostiral honetarako Leioako Segik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 16a, 22:09

"Borrokaz aske biziz... independentzia!" lelopean, Euskal Herri osoan abian dagoen kanpainaren baitan, kalejira antolatu du ostiral honetarako, otsailak 17, Leioako Segik. Arratsaldeko 8etan abiatuko da Boulevardetik eta, ondoren, ekitaldia eta kontzertuak egongo dira. Gazte erakundeak jakinarazi duenez, Udondo gaztetxeak, Leioako koadrilek, Kraska gazte konpartsak, Ikasle Abertzaleak erakundeak ere bat egin dute ekimenarekin. Argazkian, Frantzia zein Espainiako komunikabideek "gazteok kriminalizatzen gaituztela" salatzeko, Leioako Segik joan den ostegunean burututako ekintza. "Manipulatzaileak gazteon etsaiak" irakur daiteke egunkarietako orri itsatsien gainean / Gaztesarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun