Zirgariei buruzko laburmetraia egiteko aktore bila dabiltza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 16a, 22:26

Duela urte batzuetatik hona, Areetan egiten den "Zirgariak" herri-antzezlanaren harira, izenburu bereko laburmetraia egingo dute eta, horretarako, adin guztietako aktoreen bila dabiltza. Besteak beste, horiek aukeratzeko bi saio antolatu dituzte asteburu honetan: lehenengoa, ostiralean (otsailak 17) izango da Getxoko Antzerki Eskolak Algortako Arene kaleko 7. zenbakian duen egoitzan, 16:00etatik 18:00etara. Bigarren saioa, berriz, Barakaldon izango da larunbatean. Arauti kaleko 5. zenbakian dagoen Bizkaiko Antzerki Ikastegian aurkeztu beharko dute, 12:00etatik 14:00etara, filmean parte hartu nahi dutenek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun