Bihar jaia egongo da Itzubaltzeta gaztetxean balizko isunentzako dirua ateratzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 17a, 14:22

"Gaztetxeak aurrera, epaiketarik ez" lelopean, ospakizuna antolatu dute larunbat honetarako, otsailak 18, Itzubaltzeta gaztetxean Mentxakabarri gaztetxe algortarreko (argazkian) neska-mutilek. 20:00etatik aurrera emanaldia eskainiko dute hainbat kantautorek: Itzubaltzeta / Erromoko Libraros del malamen, Barakaldoko Brotes tiernos eta Argentinako Milagros izango dira, hurrenez hurren. Ondoren, pintxoak egongo dira afaltzeko eta, gero, inprobisazioak eta jaia. Sartzeagatik ordaindu beharreko 2,50 euroak, iazko abenduaren 3an, Mentxakabarrira bideo emanaldi bat ikustera joan eta irteterakoan identifikatuak izan ziren bost gazteri ezarri nahi dieten isuna ordaintzeko izango da. Jabeak salatutako etxebizitza usurpazio delituak 6 hilabeteko isuna ekar diezaioke, askoz jota, bakoitzari. Eguneko isun handiena 12,02 eurokoa denez, guztira, 10.818 euro izan litezke bostentzako zigorra. Getxoko Udalak eta Getxoko PPk ere salaketa jarria daukate Mentxakabarriko gazteen aurka.

Bestalde, argia lortzen duten bakoitzean, Udalak moztu egiten diela salatu dute Mentxakabarriko gazteek. "Horrek gaztetxearen dinamikak apurtzen ditu hein batetan", diotenez. Izan ere, argia dela eta, azken asteetan, oztopo ugari izaten ari dira gaztetxekoak bertan antolatzen diren bideo emanaldi zein hitzaldiak egin ahal izateko, "guzti hori, argindarra edukitzearen menpe dagoelako". Arazoak arazo, jarduerak egiten saiatuko direla nabarmendu dute neska-mutilek.

Gaiaren inguruko berriak:

"Astakilo batzuk" salatu dituela argudiatuz, Mentxakabarrikoen kontrako salaketa defendatu du Zarraoak (2006 Urt 27)

Erasoen aurrean, jaialdia antolatu dute ostiralerako Mentxakabarriko gazteek (2006 Urt 25)

Mentxakabarri gaztetxea okupatu zutelakoan 10.818 euroko isuna jar diezaiekete Algortako 5 gazteri (2006 Urt 23)

Mentxakabarri gaztetxeko bost lagun epaitegian aurkeztu behar izango dira gaur (2006 Urt 23)

Jasaten ari diren "kriminalizazioa" salatu dute Mentxakabarriko gazteek (2006 Urt 20)

Getxoko Udalak ere jarri die salaketa Mentxakabarriko gazteei (2006 Urt 20)

Mentxakabarriko gazteen kontrako salaketa jarri du Getxoko PPk (2006 Urt 16)

Zarraoaren hitzetan, "PP gezurretan ari da gazteei udaletxean sartzen galarazi ez zaiela dioenean" (2005 Abe 23)

Getxoko PPren prentsaurrekoa "probokaziotzat" jo du Algortako Gazte Asanbladak (2005 Abe 23)

Gazteak Mentxakabarritik kanporatzeko exijitu dio Zarraoari Getxoko PPk (2005 Abe 23)

Getxoko udaltzaingoen jarrera "larderiatsua" salatu dute Mentxakabarriko gazteek (2005 Abe 23)

"Erradikal talde batek" prentsaurrekoa eragotzi duela salatu du Getxoko PPk (2005 Abe 23)

Mentxakabarriko gazteei ez die kezka handiegirik eragiten Getxoko PPk (2005 Abe 22)

Mentxakabarri gaztetxe aurrean egingo du agerraldia bihar Getxoko PPk (2005 Abe 22)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun