Ezabaketa egunak urtero egiten ditu EHEk eta hizkuntza zapalkuntza salatzea du helburu. Horretarako mota ezberdinetako ekimenak eginez, baina bereziki bide seinaleen euskalduntzeari heltzen zaio. Aipatu lau lagunek helburu horri jarraituz parte hartu zuten antolatu ekimenetan, Euskal Herriaren luze zabalean ehunka lagunek egin zuten moduan.
Herrien izenak errespeta ditzaten
Ez da lehen aldia zigorrak jasotzen direna hizkuntza eskubideak berma daitezen egiten diren ekimenetan parte hartzeagatik, bai foralen aldetik, bai ertzainen aldetik, edota gainontzeko beste polizien aldetik. Argi dagoena da Euskal Herriak berezko hizkuntza baduela eta euskaldunok eskubidea dugula jarduera guztiak gure hizkuntzan egiteko. Zer esanik ez toponimiaren kasuan, leku izenak errespetatu egin behar dira. 1978an Euskaltzaindiak Getxoko Udalari gonbidatu zion Itzubaltzeta gure herriko izena berreskuratzen eta udal korporazioak muzin egin zion akademiaren eskakizunari; berdin gertatzen da Sopelan, Euskaltzaindiak baino gehiago dakiela pentsatzen duen alkatearekin; eta azken aldian afera hau bizi bizirik da Nafarroa Garaian, Orkoien, Lizarran... Baina leku baten izena ezin da aldatu agintari erregionalista edo espainiarzaleen gogoaren arabera, nahiz eta zenbaitzuek hala nahi izan.
EHEk, egoera hau salatzearekin bat, argi utzi nahi du ildo honetan lanean jarraituko duela Uribe Kostan zein Nafarroa Garaian, Xiberoan zein Ezkerraldean, orain dela 25 urtetik hona egiten ari den moduan, Euskal Herri euskalduna lortu arte.