Bi mendi irteera euskaldun dago aukeran bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 17a, 18:58

Mendira joatea euskaraz bizitzea bezainbeste gogoko dutenek horiek uztartzeko non aukeratu izango dute larunbat honetan (otsailak 18): batetik, Aralar mendikateko Hirumugarrietara (960 metro) joango dira Egizuko berbalagunak eta, bestetik, oso erraza omen den Laida (kanala)-Atxarreko San Pedro (312 metro)-Laga-Laida (kanala) lau orduko ibilbidea prestatu dute Ungari mendi taldekoek. Biek ala biek goizeko zortzietan dute hitzordua, Telletxen (Egizukoak plaza aurreko parkinean gelditu dira). Aralarrera joaten direnek, menditik jaitsi eta gero inguruko herriren batean bazkalduko dute elkarrekin. Horretan izena emateko e-posta, sms edo telefonoz deitzea besterik ez dago: egizugetxo@yahoo.com / 605739916. Argazkia: urtarrilean Itxinan egon ziren berbalagunak / Egizu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun