Gaur Leioako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazitakoaren arabera, "atzo, otsailak 16, Draguignan kartzelan dagoen Grapoko kide baten bidez jakin zen goizeko 8ak aldera atera zutela Urtzi Murueta leioztarra ziegatik eta momentu honetan ez dakigu non aurkitzen den. Erroparik ere ez omen zioten hartzen utzi. Kartzelara deitu zuten gertatutakoa argitzeko eta esan zieten ez dutela informazio hori eman beharrik”. Gero jakin da aldi baterako estradizioa izan dela.
Gaiaren inguruko berriak:
Atzo atera zuten Draguignan espetxetik Urtzi Murueta (2006 Ots 17)
Urtzi Murueta aldi baterako estraditatuko dute bihar (2006 Ots 16)
Datorren asteazkenean ere Urtzi Muruetaren aldeko kontzentrazioa izango da Leioan (2006 Ots 15)
Urtzi Murueta gose grebari ekitearekin batera, kontzentrazioa egingo dute etzi Leioan (2006 Ots 13)