Gidari bat atxilotu zuten ertzainek Sopelan atzo, larunbata, alkoholaren eraginpean autoa erabiltzen zuelakoan. Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez gidari hori izan da EAEn ustezko falta beragatik atxilotu dituzten hamaika lagunetatik Uribe Kostan harrapatutako kide bakarra. Bestalde, Bizkaian haize-bolada bortitzak, tartean Galean (Getxo) jasotako 124 kilometro orduko abiadurakoa, eta euri zaparrada gogorrak izan arren ez da istripu larririk gertatu. Lurralde osoan ur potzuak osatu eta hesi zein bide-seinaleak erori badira ere soilik Lezaman egon da gaur aipatzeko istripua, bi autoren artean. Arratsaldeko 17:00etan N-637 errepidean, Seat Leon eta Renault Laguna auto banak izan dute istripua Lezamako udalerrian Bilboko norabidean. Istripua dela eta bi pertsona eraman dituzte Galdakaoko ospitalera.