Ideologien gainetik, Bilbora joateko eskatu dute auzipetuek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 17a, 20:30
Eragile askok egin dute bat "Eskubide zibil eta politikoen defentsan, epaiketa guztiak eten" lelopean 18/98+ lan taldeak larunbat arratsalderako Bilbon antolatu duen manifestazioarekin. Besteak beste, Eusko Jaularitzako hirukoa osatzen duten EAJk, EAk eta EB-Berdeek, Batasunak, Aralarrek, EGIk, Gazte Abertzaleek, Segik, Askatasunak, Elkarrik eta ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek iragarri dute 17:30ean Aita Donostia plazatik abiatuko den martxan izango direla. Atzo bertan prentsaurrekoa eman zuten 18/98 eta ondoko sumarioetan auziperatutako ehundik gora lagunek Bilbon, Jexux Mari Zalakain EHUtik kaleratutako irakaslea eta Mitxel Sarasketa algortarra tartean. 200 euskal herritar baino gehiago auzipetuta dituzten sumario horien bidez, pertsonen eta kolektiboen eskubideak urratzen ari direla uste dute auzipetuek. Egoera larria dela iritzita, "euskal herritar guzti-guztiei" egin zien protestan parte hartzeko deia Udalbiltzaren aurkako auzian inputatuta dagoen Maribi Ugarteburuk, auzipetu guztien izenean; "ideologien gainetik, duintasunaren alde" egiteko deia.
Bitartean, otsailaren 27ra arte atzeratu dute 18/98 auziko epaiketa. Mikel Egibar auzipetuaren sendagileak informe berria bidali dio gaur '18/98 auzia' epaitzen ari den Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaimahaiari. Hori dela eta, epaiketa otsailaren 27a arte atzeratzeko erabaki hartu du. Joan den astelehenean, hilak 13, astebetez atzeratu zuten epaiketa hainbat auzipetu gaixorik daudelako. Mikel Egibar osasun froga egin zioten eta neumonia zuela jakinarazi zuten sendagileek. Zailtasunik agertu ezean osatzeko astebete beharko zuela azaldu zuten. Gaur informe berri bat bidali diote sendagileek Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaimahaiari eta otsailaren 27a arte azteratu dute epaiketa. Egibarrek osatzeko denbora gehiago beharko duela dio sendagileen txosten berriak. Joan den abenduaren 20tik ezin izan da epaiketa auzi saio bat normaltasunez burutu. Aipatu sumarioan epaituak izaten ari dira Jexux Mari Zalakain EHUtik kaleratutako irakaslea eta Paul Asensio algortarra.

Uribe Kostako auziperatuak

Uribe Kostan hamar dira 18/98, 18/01 eta ondoko sumarioetan auziperatuta dauden lagunak: Algortako Maite Amezaga (18/98), Paul Asensio (Ekin), Mitxel Sarasketa (33/01-Amnistiaren Aldeko Batzordeak) eta Jose Luis Franco (Batasuna / Herriko Tabernak); Astrabuduako Aiboa Casares (18/01-Jarrai-Haika-Segi); Berangoko Jagoba Terrones (33/01-Amnistiaren Aldeko Batzordeak); Erandioko Xabier Oleaga (Euskaldunon Egunkaria); Leioako EHUko campuseko Kazetaritza Fakultateko irakasle kaleratua den Jexuxmari Zalakain (Egin); Urdulizko Izaskun Barbarias (Batasuna / Herriko Tabernak); eta Getxoko Udalean lan egiten duen Sabin Del Bado (Batasuna).

Gaiaren inguruko berriak:

Bihar denok Bilbora Espainiako Auzitegi Nazionala desagertarazteko (Etengabe, 2006 Ots 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun