Euskalmeten iragarpenen harian, asteburuan hego-mendebaldeko haize bortitzak (orduko 160 kilometrotik gorako boladak izan ditzake) itsasertza eta mendialdea astindu ditzakeela ohartarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. EAEko beste lekuetan, irekiak ez diren guneetan, alerta egoera deitu dute, nahiz eta, orokorrean, orduko 120 kilometrotik gorako haize-boladak ez gainditzea iragarrita dagoen. Egoera horrek larunbat arratsaldetik igande goizera arte iraun dezake. Arrisku handiena larunbat arratsaldean eta igandearen lehen orduetan izango da gune irekietan, batez ere kostaldean; izan ere, orduko 160 kilometrora arteko haize-boladak izan daitezke. Irekiak ez diren guneetan, berriz, orduko 100 eta 120 kilometroko haize-boladak egon daitezke.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!