Nahiz eta logelan telefono bat izan, bertan dauden bi ertzainek erantzuten dute. Aurreko egunean, lehenengo gaua nola igaro zuen jakiteko deitu zion Anjeli bere amak, baina telefonoa hartu zuen ertzainak ezin zuela deitu esateaz gain, inongo berririk ez zion eman. Ebakuntza egiten diotenean laguntza beharko du Anjelek eta dagoeneko Langraitzeko zuzendariari idatzia igorri diote senideek horretarako baimena eskatuz. Askatasunak gogor salatu nahi du ertzainen jarrera, atzo 6.000 euro ordaindu ostean behin-behinekoz aske gelditu zen Anjel Alkalderekin izan zuten jarrera berbera.
Mendeku politika
Figueroa eta, estatu frantses eta espainoleko espetxeetan, egoera berdinean diren beste preso politikoen askatasuna exijitzen du Askatasunak; baita sakabanaketa politikarekin amaitzea ere. Euskal preso politikoen duintasuna suntsitzeko helburuarekin, politika kriminal hau erabiliz, gatibu mantentzen dituzte gaixo egoteagatik kalean egon behar liratekeen euskal preso politikoak. Horren harira, preso politikoen kontrako mendeku politikarekin amaitu behar dela esan nahi diegu behin eta berriro, baita Balzaren agindupean diren ertzainei kontrolatzeko eskaera egin ere. Euskal preso politikoen kontrako mendeku politikek gatazka luzatu eta areagotu baino ez dute egiten, oztopo garbia bilakatzen ari dira.
Askatasuna
Gaiaren inguruko berriak:
Anjel Figueroa preso algortarra Gurutzetako ospitalean dago (2006 Ots 16)
Anjel Figueroa Langraitzera ekarri dute (2006 Urt 02)
Anjel Figueroa berriro atera dute Kordobatik (2005 Abe 23)
Anjel Figueroa Kordobara eraman dute berriro (2005 Abe 03)
Anjel Figueroa preso algortarra Langraitzen dago, Gurutzetan arreta medikoa jaso ahal izateko (2005 Urr 08)
Kordobako espetxetik atera dute Anjel Figueroa (2005 Urr 04)
Anjel Figueroa preso algortarraren osasun egoera larria da (2005 Ira 29)