Odola emateko hiru aukera izango dituzte aste honetan getxoztarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 19a, 22:10
Bihotz Handi Getxoko odol emaleen elkartearen ekimenez, Algorta eta Itzubaltzeta / Erromoko bizilagunek odola emateko aukera izango dute aste honetan. Ohitura den legez, Bihotz Handiren autobusa arratsaldeko 16:30etik 21:00ak arte zabalik egongo da ospitaleetarako odola eman nahi duten bolondresentzat. Hitzorduak Bidezabalgo osasun etxe ondoan, Salbatzailearen elizaren ondoko parkingean eta Itzubaltzeta / Erromoko Kolas plazan, Ibaiondo eta Aurrezki Kutxa kaleen izkinean, izango dira hurrenez hurren bihar, astelehena, etzi eta ostegunean. Argibide gehiago nahi izanez gero 900 720 389 telefono zenbakira dei daiteke. Argazkia: Foxicat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun