III. Gore Astea ospatuko da gaur eta igandea bitartean Udondo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 20a, 19:57
Hirugarren urtez, Udondo Gaztetxea Productions-ek Gore Astea burutuko du otsailaren 20 eta 26 bitartean. Leioako gazte asanbladak prestatutako ekitaldietan beldurrezko zinemaren klasikoak zein genero horren berrikuntzak ikusteko aukera izango da, guztira sei pelikula eta metraje laburreko hainbat film zinemazaleen gozamenerako. Horretaz gain, asteartean gore batzarra, ostiralean gore askaria, larunbatean beldurraren barrenerako bidaia eta, azkenik, igandean gore foruma izango dira. Egitarauaren barruan filmarik klasikoena dugu "La matanza de Texas" ("The Texas Chainshaw Massacre"), baina Udondo gaztetxeak ez du jakinarazi Tob Hopperren benetako klasikoa den ala 2004an Marcus Nispelek zuzendutako remake-a proeiktatuko duten. Argazkian: Udondo gaztetxearen dekorazio gune bat: Norman Batesen ama telebista ikusten.
Bestalde, "The Lord of the Rings" trilogia zuzendu baino lehen Peter Jacksonek egindako luxuzko bi filmaz gozatzeko parada izango da ostiralean: 1983 eta 1987 bitartean lagunekin asteburuetan eta oporretan ekoiztutako "Bad Taste" eta odolez betetako "Brain Dead" gore komeria.

III. Gore Astearen egitaraua:

Otsailak 20, astelehena:
- 20:00etan, zinema: "Carne muerta" ("Dead meat"), Conor McMahon irlandarrak 2004an zuzendua.

Otsailak 21, asteartea:
- 20:00etan, gore-asanblada.

Otsailak 22, asteazkena:
- 20:00etan, zinema: "The Burning Moon", Olaf Ittenbach alemanak 1992an zuzendua.

Otsailak 23, osteguna:
- 20:00etan, zinema: "La matanza de Texas" ("The Texas Chainshaw Massacre").

Otsailak 24, ostirala:
- 21:00etan, zinema: "Bad Taste", Peter Jackson australiarrak 1983 eta 1987 bitartean zuzendua.
- 22:30ak aldera, gore askaria.
- 23:30ean, zinema: "Brain Dead", Peter Jackson australiarrak 1992an zuzendua.

Otsailak 25, larunbata:
- 22:00etan, beldurraren barrenerako bidaia.
- 01:00etan, zinema: beldurrezko metraje laburreko filmak.

Otsailak 26, igandea:
- 20:00etan, zinema: "Premutos, El Angel Caido" ("The Texas Chainshaw Massacre"), Olaf Ittenbach alemanak 1997an zuzendua.
- 22:00etan, gore forum.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun