Kultur Leioan aste honetan zehar eskainiko diren ikuskizunen artean, "El Hundimiento" filmaren proikzioa eta ipuin kontalari erotikoa nabarmendu daitezke, antolatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez. Astearte honetan, otsailak 21, arratsaldeko 8etan, Perseo Zine Forumak gaur egungo europar zineari buruzko zikloarekin jarraituz, "El hundimiento" filma alemaniarra eskainiko du. 1945ean Bigarren Mundu Gerra bukatzear zegoela, Berlinen bunker batean sartuta, Hitlerrek bere azken egunak nola igaro zituen kontatzen du pelikulak. Bestalde, Aterpe Leioako Gazte Informazio Bulegoak, ipuin kontalari erotikoa antolatu du, asteazken honetarako (gaztelaniaz) eta martxoaren 1erako (euskeraz). Sarrerak bi euro balioko du, baina sexualitate tailerrean parte hartu dutenentzako dohainik izango da. Ekitaldi biak 20:00etan izango dira.