Asteburuan Txakurzulotik igarotzea badute oinezkoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 20a, 22:51
"Txakurzuloko aldaparen inguruan saneamenduko eta ur-horniketako sarea berritzeko lanak egin behar dira, eta horretarako, ezinbestekoa da kaleko pasabidea ixtea, bai autoentzat eta baita oinezkoentzat ere. Gainera, ezinezkoa da teknikoki beste alternatibarik ematea ingurutik pasatzeko", adierazi dute udal agintari erandioztarrek aipatu neurria hartu behar izana arrazoitzeko. Kalea itxita egongo da astegunetan 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara. Ordutegi horretatik kanpo oinezkoek izango dute bertatik igarotzeko aukera, baina obra eremua denez, bertatik igaro nahi dutenek kontu handiz ibili behar dutela ohartarazi du Erandioko Udalak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun