Getxoko Udalak 2005eko uztailaren 8an kaleratutako dekretu baten aurka, UGT sindikatuak aurkeztutako errekurtsoa aintzat hartu du Bilboko Lan Arloko 3. zenbakiko Epaitegiak, hainbat albiste agentziek zabaldu dutenez. "Langileei eta horien ordezkariei sindikatuen jardueretan parte hartzeko denbora eman diezaieten, langile erakundeek euren kideen kopuruaren berri eman behar ez dutela gogorarazten dio Iñaki Zarraoa alkateari sententziak", UGTk azaldutakoaren arabera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!