Tanttaka Teatroak eta
Kukai Dantza Konpainiak Oteizari egingo diote omenaldia "Otehitzari Biraka" 2005eko ikuskizunaren bidez bihar, asteazkena, 12:00etan,
EHUko Leioako campuseko areto nagusian. Dantza lanak Jorge Oteiza Orioko artista izango du oinarri eta bere bizitzan jorratu zituen ikuspuntuak eta azaldutako iritziak erakutsiko ditu. Dantza, musika, poesia eta bideoa doako ekitaldiaren osagaiak izango dira. Gabilondok egin du obraren gidoia eta zuzendaritza, Jon Mayak sortu du koreografia, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Rafa Rueda arduratu dira musikaz eta kolaborazio zerrendan daude, besteak beste, Mikel Laboa, Iñaki Salvador eta Xabier Lete. Oteizaren hitzak Jon eta Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte, Eneko Gil, Nerea Vega eta Vanesa Castañok dantzatzen dituzte, Jon Mayaren koreografia jarraituz. Koreografiak tradiziozko euskal dantzak izan ditu oinarri. Baina ez da tradiziozko euskal dantzen ikuskizun bat, eta ikusleak dantzen moldaketak aurkituko ditu.