Maskoten Udal Zerbitzuari buruz izango den lehenengo kanpaina martxoaren bigarren hamabostaldian eramango da aurrera, bigarrena kale animaliei janaririk ez ematearen egokitasunari buruzkoa datorren maiatzean eta hirugarrena, animalien antzutzeari buruzkoa, datorren urrian.
Txiparik jartzen ez duenari, isuna
Bestalde, Udaltzaingoak aldiro egingo ditu kontrolak txakurrek txipa jarrita dutela egiaztatzeko. Kontrol horiek "oso garrantzitsuak" dira Fernando Burzakoren arabera, “txakurren jabeei, batez ere txakur arriskutsuen eta txipa ez daramaten txakurren jabeei informazioa ematea dutelako helburu eta baita udal araubidea betetzearen beharraz kontzientziatzea ere”. Araubideak gutxienezko 30 euroko zigorrak aurreikusten ditu.
Ingurumen zinegotziak informazio hitzaldien garrantzia ere azpimarratu nahi izan du, batez ere, ikasleei eman beharrekoena, “txikitatik animaliak era egokian eta zuzenean edukitzearen gainean hezitzea baita da asmoa”.
2005. urtearen balantzea
Ingurugiroko zinegotziak emandako datuen arabera, 2005ean udalerriko txakurretan jarritako txipen kopurura areagotu egin zen, Zerbitzutik igaro ziren horien %80ak identifikazio mota hori zeramatelako. Une honetan Udalak uste du udalerrian 6.500 bat txakur daudela, horietatik 5.700 erroldatuta. 2005ean Zerbitzuak 357 animali hartu zituen (txakurrak, katuak eta bestelakoak) eta baita 154 larrialdi zerbitzu egin ere.