Eskola getxoztarretan pixoihal zikinak ez dituztela jasotzen salatuko dute bihar udaletxe aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 21a, 20:26
Getxo udalerriko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoen elkarteek elkarretaratzea deitu dute asteazken honetarako, otsailak 22, 10:00etan udaletxe aurrean. Ekimenaren antolatzaileen esanetan, 2 urteko umeen geletan azken bi ikasturteetan "sufritzen" ari diren egoera aditzera eman eta salatu nahi dute. "Kontua da, Getxoko Udalak eskola garbitzeko kontrataturiko enpresak ez dituela egunero jasotzen bi urtekoen geletan sortzen diren pixoihal zikinak", azaldu dute. Gauzak horrela, "ez zaigu beste erremediorik gelditzen gure ikastetxeek bizi duten egoera herritarrei ezagutaraztea baino. Egoera horrek gehien kaltetzen dituenak 2 urtekoen geletako umeak dira eta, noski, irakasleak eta laguntzaileak ere bai", adierazi dute prentsa ohar baten bidez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun