Irakeko gerraren kontrako egunak egingo dira Euskal Herrian martxoaren 18an eta 19an

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 21a, 22:25
"Gerrarik ez! Okupaziorik ere ez!" lelopean Irakeko Gerraren Aurkako Nazioarteko Egunak Euskal Herria ere hartuko du martxoaren 18an eta 19an, Irak okupatu zuteneko hirugarren urteurrena burutu baino aurreko egunetan. Data hauetako ekitaldiak antolatzen ari dira dagoeneko Askapena, Kontzientzia Eragozpen Mugimendua, Kakitzat, Komite Internazionalistak, Emakumeen Asanblada, EGK, ESK, Gogoa, JOC, Ekologistak Martxan, Berriotxoak plataforma, Bilgune Feminista eta Mugarik Gabe. Halere, bestelako taldeei gonbite publikoa egin diete antolaketa lanetan parte hartzeko eta laguntzeko. Horretarako Komite Internazionalisten bidez kontaktatu ahal izango da: 699 687 087 edo kibilbo@herriak.org. Argazkian, AEBetako marineak torturapean dauden preso irakiarrei so / San Franciscoko Indymedia.
Argibide gehiago nahi izanez gero Herrialde Katalanetako kanpainaren webgunean (http://www.aturemlaguerra.org/), Estatu Espainiarreko an (http://www.nodo50.org/iraq/) edo nazioartekoan (http://www.stopwar.org.uk/march20/) kontsulta daitezke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun