Getxo udalerriko zaborren kudeaketa beregain hartu du Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 21a, 23:03
Getxoko Udalarekin adostutako hitzarmena ontzat eman du gaur Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Batzordeak eta, hortaz, foru erakundea –Garbiker enpresa publikoaren bidez– arduratuko da getxoztarren hiri hondakin solidoei "ingurumen aldetik iraunkorra eta ekologikoki arduratsua den tratamendua emateaz", Udalak jaso eta gero, prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez. Hitzarmenaren iraupena zortzi urtekoa izango da eta apirilaren 1ean egongo da indarrean. Adostutakoaren arabera, tratatutako zabor tona bakoitzeko 60,23 euro (BEZa barne) ordaindu beharko du Getxoko Udalak, 2006an zehar.
Gaiaren inguruko berriak:

"Hondakinen errausketari bidea ematen dion hitzarmena" ez sinatzeko dei egin dio Udalari Getxo Biziak (2006 Ots 15)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun