Datorren larunbatean haur liburutegia lehenengo aldiz ezagutzeaz gain hainbat ekitaldi burutuko dira umeentzako. Horrela, 11:30ak eta 14:30ak bitartean kale liburutegia egingo dute kultur etxeko plazan, karpapean. Bertatik igarotzen direnek saria eskuratuko dute: irakurtzeko agenda. Horretaz gain ipuin kontalariak, musika eta begiraleak izango dira.
Arratsaldean, 18:00etatik aurrera "Ipuinen Herria" izeneko ipuin antzeztuaren emanaldia izango da areto nagusian, ingelesezko zein euskarazko abesti, dantza eta jokuz lagunduta. Ekitaldia bukatu bezain laster herri txokolatada egingo dute.
Berangoko haur liburutegiak lehenengo aldiz ateak zabalduko ditu datorren larunbatean, otsailak 25, txikien gozamenerako. Egun horretan Berangoetako kultur etxean kokatuta dagoen udal liburutegiak irekiko du hiru urteko zein adin horren gaineko haurrentzako atala, egun osoko kultur jardueraz lagunduta.