Larunbatean, hilak 18, gazteok Bilbon izan ginen, 18/98 auziaren kontra burutu zen nazio-mobilizazioan. Astelehenean, hilak 20, berriz, "Amalurraren defentsan aske biziz... independentzia!" eguna izan zen gurean. Ohiko kale-propagandaz gain, eguneko ekitaldi nagusia arratsaldeko 19:30ean Itzubaltzeta gaztetxean burutu zen. Bertan, Sopelako ezker abertzalearen udal plataformako zinegotzia den "Willy"k (Guillermo Vio) hitzaldia eman zuen LZPren inguruan (Lurralde Zati Plana). Bizkaiaren zati handi bat suntsituko duen plan horren inguruan aditzera etorri ziren lagunen kopurua 25ekoa izan zen; guztiek ala guztiek ere, adi-adi entzun zuten zertan datzan "garapen iraunkorrez" mozorroturiko sarraskia eta noraino helduko den.
Asteartean, hilak 21, "Ikasle borrokaz aske biziz... independentzia!" eguna izan da gurean. Atzokoan, kale-propaganda guztia gure herriko Getxo IV institutuan (Romo-Artatza institutua) kokatu genuen, bertako ikasleek haien egoeraz kontziente izan daitezen. Izan ere, iragan urteko balantze errepresiboari so eginez gero, erraz antzeman daiteke institutu hartako zuzendaritzaren jarrera zein izan zen: inposaketa amaigabeak eta eskubide urraketak.
Gaur eta bihar ere independentzia egunak
Gaur, hilak 22, "Langile borrokaz aske biziz... independentzia!" eguna izango dugu gurean, eta langile gazteen egoera kaleratzeko baliatuko dugu. Era berean, arratsaldeko 19:30etan lan-prekarietateari buruzko bideoemanaldia eskainiko dugu Itzubaltzeta gaztetxean.
Aste osoko laburpen-bideoemanaldia ere martxan da, eta hau bihar izango da ikusgai, eguraldi ona lagun, Areetako Xake plazan, iluntzeko 19:30ean. Besteak beste, Mobilizazio Eguna izango den honetan, 12:30ean Algortako Telletxe plazatik abiatuko den mobilizaziora joan dadin deituko diogu gure gazteriari.
Itzubaltzeta / Erromoko Segi