Ez Donk 25 plataformaren aburuz, "UPV-EHUko agintariak ia urte bete daramate entitate horren 25. urteurrena hainbat ekitaldi eta promozio kanpainaren bidez goraipatu, omendu eta ospatuz. Bertsio ofiziala entitate horrekiko akritikotasunean, hausnarketa ezan eta erakunde horren sorreratik gertatu diren hainbat gertaera latz ezkutatuz eraiki dute, beraiek perfilaturiko diskurtso hori guztiona bailitzan".
Horregatik, gogoratu dutenez, sortu zen "ikasturte honen hasieran UPV-EHUren inguruko irakurketa propioa, kritikoa, sakona egingo zuen plataforma bat: Ez Donk 25". Izen horretako plataforma osatu dute "UPV-EHU erakundeak 25. urteurrena dela eta burutzen ari den kanpaina propagandistiko horretan hedatu duen mezuaren beste ikuspegi bat azaldu nahi izan duten eragile, kolektibo eta gizabanakoek", tartean Izenetik Izanera foroa, Irakasle Kaleratuen kolektiboa, Garraio Zerbitzu Duinaren Aldeko Plataforma, "7 baietz!" aldizkariko kideak, Euskal Herriak Bere Eskola, LAB, Ikasle Abertzaleak, Ikasle Presoen Aldeko Taldea, Euskal Adarrako kideak izandakoak, Ikasle errepresaliatuak eta zenbait ikasle ohi.
Ez Donk 25 plataformaren agiriak:
Sorrera agiria
Kontramanifestua
2005eko azaroaren 23ko gidoirik gabeko prentsaurrekoa
Gaiaren inguruko berriak:
25. urteurrenaren ospakizunei amaiera emango dio EHUk ostegunean (2006 Ots 21)
EHUren 25 urteen "kritika" egin dute Klaustroan hainbat taldek (2005 Abe 15)
EHUren 25. urteurrenaren "iritzi kritikoa" plazaratzeko hainbat ekimen izango dira Klaustroaren bileran (2005 Abe 14)