Anjel Figueroa Langraitzera bueltatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko otsailaren 22a

Anjel Figueroa Algortako euskal preso politikoa herenegun eraman zuten Gurutzetako ospitaletik Langraitzeko espetxera, egin beharreko frogak egin ostean, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe blogaren bitartez jakinarazi duenez. "Orain, aste beteko epean emango dizkiote froga horien emaitzak eta duen epilepsia gaixotasuna osatzeko ebakuntza egiteko balorazioa", azaldu du errepresioaren kontrako mugimenduak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun