Euskal Herria berreuskalduntzeko hizkuntza politika berria eskatuz mozioa aurkeztu du Getxo Biziak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 22a, 12:26

Otsailaren 24ko udal batzarrerako Getxo Bizia herri plataformak mozio bi aurkeztu ditu udal erregistroan. Horietako batean Euskal Herria euskalduntzeko hizkuntza politika berria sustatzeko proposamena egiten diogu udal batzarrari. Euskararen gabezia eta ahulezia, ordea, ez da patuaren emaitza edo euskaldunen utzikeriaren ondorio. Zapalkuntza historiko baten emaitza da. Espainia eta Frantziako estatuek historian zehar Euskal Herriaren, euskal kulturaren eta euskararen aurka bide eta bitarteko ugari erabiliz (indarkeria, legeak, debekuak, administrazioa, eskola, hedabideak...) bideratu duten errepresioaren ondorio dira. Gaur egun Euskal Herrian ezartzen ari diren hizkuntza politikarako ereduek zerikusi handia dute euskararen erabilerak eta normalkuntzak jendartean aurrera egin ezin izatearekin. Euskararen berreskurapen prozesua irabazpidean jartzeko, eta prozesu horretan, benetako mugarria ekartzeko, ezinbestekoa da hizkuntza politikaren eredu berria. Argazkian, Josu Amezaga Getxo Biziako hautetsia.

Gaiaren inguruko berriak:

Getxo Biziak aurkeztutako "Euskal Herria euskalduntzeko hizkuntza politika berria" mozioa (pdf).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun