Alemaniako Amnesty Internationaleko presidenteak hitzaldia emango du bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 22a, 12:42

Anja Mihr Alemaniako Amnesty Internationaleko presidenteak "La enseñanza de los derechos humanos en Europa" hitzaldia emango du bihar, osteguna, goizeko 12etan Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko gradu aretoan. Anja Mihrek Politika Zientzia, Filosofia eta Arte Ederrak ikasi zituen Mannheim, Madril eta Salamankako unibertsitateetan. Berlingo Unibertsitate Libreko doktorea da, “Amnesty Internationaleko eragina Alemaniako Errepublika Demokratikoan” izeneko tesiagatik. Gaur egun Mihr Alemaniako Amnesty Internationaleko presidentea eta Berlingo Humboldt Unibertsitateko ikertzailea izateaz gain, Volkswagen Fundazioak finantzatutako “Teaching Human Rights in Europe” izeneko ikerketaren zuzendarikidea ere bada. Anja Mihrekin batera, antropologo eta legelari batek osatzen duten taldeak giza eskubideei buruzko heziketa Europako sei herrialdetan ikertzen du: Alemania, Espainia, Finlandia, Armenia, Estonia eta Eslovakian, hain zuzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun