Gauzak horrela, Areetan maiatzaren 19tik 21era ospatuko den Getxoarten parte hartu nahi duten Euskal Herriko gazte artista guztiek jo dezakete Kultur Etxearen zentro guztietara eta udal webgunera (www.getxo.net) parte hartzeko oinarriak eta baldintzak eskuratzera. Halaber, 944 319 280 eta 944 914 080 telefono zenbakien bidez informazioa eska dezakete. Izena emateko epea datorren martxoaren 16ra arte egongo da zabalik.
Gaiaren inguruko berriak:
Getxoarten izena emateko eskuorria (pdf)
EAEkoa ez den hainbat artista gazterik gabeko Getxoarte erakusketan parte hartzeko epea ireki du Getxoko Kultur Etxeak (2006 Ots 21)
Euskal Herriko artista gazte guztiek izango dute beren lanak erakusteko aukera Getxoarte 2006 Arte Sortu Berrien Aretoan, Getxoko Kultur Etxeak gaur goizean jakinarazi duenez. Atzo, UKBERRI.NETek, Getxoko Kultur Etxeak berak emandako informazioetan oinarrituz, kontrakoa argitaratu zuen: "Euskal Autonomi Erkidegoan jaioek, EAEn erroldatutakoek edo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ikasten dutenek baino ezin izango dute parte hartu, Euskal Herriko hainbat artista gazte kolektibo horietatik landa gelditzen dela". Gaur, berriz, Getxoko Kultur Etxeak argitu du "atzo bidalitako Getxoarteri buruzko prentsa oharrean akats bat zegoela: EAEko artistek ez ezik, Euskal Herri osoko artistek ere parte hartu dezakete ekimen honetan, arauetan aipatzen diren beste balditzak betetzen badituzte. Getxoko udal webgunean atzotik argitaratutako