"Como una imagen", "Exils" eta "Las cronicas de Narnia" filmak ikusi ahal izango dira aste honetan Algortako Getxo Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 22a, 18:32

Getxoko Kultur Etxeak antolatutako Zine-Kluba eta Cinema Paradiso zikloen barruan "Como una imagen" eta "Exils" filmak ikusgai egongo dira aste honetan Algortako Getxo Antzokian. "Como una imagen" Agnes Jaouiren pelikula gaur proiektatuko dute 19:30ean. Tony Gatlif zuzendutako "Exils", berriz, ostiral honetan emango dute 22:00etan jatorrizko hizkuntzan, frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin batera. Bietan ala bietan txartela 2,80 eurotan eskuratu ahal izango da eta filmaren ostean zaletuen foruma egingo da. Bestalde, igandean haur zinea izango da eta Kultur Etxeak "Las cronicas de Narnia: el leon, la bruja y el armario" gaztelerazko filmaren hiru emanaldi prestatu ditu 12etan, 17etan eta 19:30ean. Txartela 2 eurotan eskura daiteke.

"Como una imagen" 2004an ekoiztu zuten eta urte berean Canneseko Zinema Festibalaren saria jaso zuen. Filmak lau pertsonen arteko harremanen kontakizuna da: Lolita Cassard 20 urteko neska gazteak aldizkarietan agertzen diren emakumeak bezalakoa izan nahi du, bere aitaren arreta eskuratzeko. Etienne Cassard berriz ez da jendearengan arreta jartzen bere buruari baino ez baitio kasurik egiten zaharkituta sentitzen delako. Pierre Miller idazleak ez du ezertan sinesten, ezta famatua izatera hel daitekeenik, gertatu arte, Etienne Cassard ezagutzen duen unean. Azkenik, Sylvia Miller kantu irakaslea da eta Pierre bere senarrarengan sinesten du baina ez bere buruarengan edo bere ikasle Lolitarengan, konturatu arte Etienne Cassard famatuaren alaba dela...

Etorkinen seme-alabak

"Exils" Tony Gatlif zuzendari aljeriar-frantsesaren 14. filma da. Hain zuzen ere, pelikula honekin eskuratu zuen Gatlifek Canneseko Zinema Festibalaren saria. Zuzendariak bezala filmak ere Frantzia eta Aljeriaren artean bidaiatzen du, Aljeriako sustraien bila. Filman Zano (Roman Duris) eta Naïma (Lubna Azabal) gurasoek bizitza hobe baten bila egin zuten bidaiaren etorrera burutzen dute. Etorkin haien seme-alaben sentimenduak islatzen ditu pelikulak doinu flamenko eta teknoen artean, pertsonaiak berezkoa ez duten baina jakinmina sortzen dien giro batean murgilduta

Made in Walt Disney

"Las cronicas de Narnia: el leon, la bruja y el armario" filmak ez du harritzen. Izen bereko eleberrian oinarrituta, gazteentzako efekto bereziz ondo hornitutako abentura pelikula da: lau gazte abenturazaleek bere jolasetan sorgindutako armairu batekin egiten dute topo. Armairuaren barnealdera sartuta II. Mundu Gerrako Londresetik unibertso paralelo batera igaroko dira: Narnia, erresuma magikoa non animaliek berba egiten duten eta izaki mitologikoak mendixketatik ibiltzen diren. Halere, Sorgin Zuriak mugarik gabeko neguan bizitzera kondenatu du Narniako erresuma. Tamaina horretako arazoa konpontzeko protagonistek 171 minutu beharko dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun