Banantzearekin lotutako gaiak dira Getxoko Udal Gizarte Zerbitzuek eskaintzen duten aholkularitza legalen artean gehien eskatzen direnak. Zerbitzu horrek 11 urte bete ditu dagoeneko eta Udalak 5.599 eurotan esleitu berri du beste behin ere. Zerbitzua hasieratik dohainik eman da eta auzi legal zailak dituzten, Gizarte Zerbitzuek artatzen dituzten edota zerbitzu hau ordaindu ezin duten pertsonei eskaintzen zaie. Urtetik urtera bertan artatzen diren pertsonen kopurua ez da asko aldatu; izan ere auzi gehien izan zuen urtea 1999koa izan zen, 106 kasurekin eta, berriz, auzi gutxienekoa iaz izan zen, 88 banaketaren inguruan jardun zutela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!