Tipitapa Managua departamenduko iparmendebaldean dago eta, eremu horretan, zabalera handiena daukan herria da: 975 metro koadro eta 128.000 biztanle guztira. Merkatal eta Zerbitzu jarduera maila handia dago eta horren eraginez 10.000 lagun joan dira Managua hiriburutik bertara. "Euskal Fondoan sartu zenetik agertu zuen Getxoko Udalak, Nikaraguako herri horretan garapena bultzatzeko tokian tokiko prozesuetan kolaboratzeko interesa", azaldu du Juanma Balerdi EAEko erakunde horren zuzendariak. Zehaztu duenez, Euskal Fondoak ere oso bideragarri ikusi zuen laguntzeko aukera, ekonomia aldetik ezezik mailan teknikoan ere, “Getxo eta Tipitapak antzeko ezaugarriak dituztelako eta horrek elkarlana erraztu egiten duela; desberdintasunak ahaztu gabe noski”.
Hainbat egitasmo
Aipatutako artean, Euskal Fondoak honako egitasmo hauetan parte hartu du Tipitapan: 40.230 euro eman ditu udal garapenerako plangintza eta diagnostikoa egiteko, 41.809 euro zergen bilketan laguntzeko, 55.283 euro herri barruko garraiobide sistema hobetzeko eta, gaur egun, 38.910 euro udal planifikazioa sustatzen ari da.
Norman Cordobak eskerrak eman ditu bere herriaren izenean, "jasotako laguntzari esker garapen maila hobetu eta, horrek, Getxok emandako bitartekaritza ez duten eta antzeko egoeran dauden beste herri batzuei laguntzea ahalbideratuko duelako". Alkate nikaraguarraren arabera, laguntzek 2013 urtera arteko udal plangintza burutzea ahalbideratu dute, "hori bai, herritarren partaidetzarekin". “Horrek amestutako Tipitapa lortzeko aurrera eraman behar dugun bidea zehazten lagunduko digu”, azaldu du Cordobak.