Martxoaren hasieratik eta apirilaren 24ra arte egongo da zabalik Getxo Ekinean II egitasmoaren harira merkataritza / banaketa alorrean langabetuentzat antolatutako trebakuntza ikastaroetan izena emateko epea.
Getxoko Udalak sustatuta eta Europako Gizarte Fondoak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta tokiko erakundeak berak finantzatutako ekimen horren helburua “lana topatzeko zailtasun handiak dituzten pertsonei –gizarte laguntzak jasotzen dituztenei– lana ematea” da, Iñaki Zarraoa alkateak atzo adierazitakoaren arabera. Helburu hori lortu aldera, bi ikastaro eskainiko: arrandegiko saltzaileak eta kutxazain / apal betetzaileak trebatzekoak. Horren guztiaren gaineko argibideak nahi dituztenek edota izena eman nahi dutenek Algortako Enplegu eta Ekonomi Garapenerako Zentrora,
Behargintzara (argazkian), jo dezakete (Martin Deuna kalea, 17. Telefono zenbakia: 944 660 140).