Sopeloztarrek lau egun izango dituzte mozorrotzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 23a, 09:56

Sopelako Udalak jarduera ezberdinak antolatu ditu asteburu honetan ospatuko diren Inauteriak direla eta. Bihar bertan, otsailak 24, nagusiei zuzenduta egongo dira ospakizunak: joan den urtean kontua mexikarrez mozorrotzea izan bazen, aurten 20 eta 30eko hamarkadetako jaia egingo dute, herriko tabernetan zehar. Larunbatean, berriz, inauteri-kalegira egongo da Uribe Bazterra musika taldearen eskutik. Azkenik, igandean eta asteartean txikienak izango dira protagonistak: pailasoen ikuskizuna, mozorroen lehiaketa eta desfilea izango dituzte neska-mutilek igandean eta umeentzako jarduerak asteartean. Besteak beste, hiru kategoria jarri dituzte mozorro lehiaketarako: 0tik 6 urtera, 7tik 12 urtera eta 13tik gorakoentzat. Kategoria bakoitzeko irabazleak saria izango du eta partehartzaile guztientzako egongo da goxoki poltsa handia. Desfilean apuntatzeko azken eguna otsailaren 24a izango da. 21:00ak arte egongo da horretarako aukera, Hall-Kulturalean.

Asteartean, puzgarriak, jokoak, mozorro tailerrak… izango dituzte txikiek frontoian. Bost zonalde ezberdin egongo dira eta bakoitzak kontinente bat ordezkatuko du. Zonalde bakoitzean ekintza ezberdinak egingo dira (kontinente bakoitzeko mozorro tipikoak, herrialde bakoitzeko jolasak…).

Hona hemen, egitarau osoa zehatz-mehatz:

Otsailak 24, ostirala

20-30eko hamarkadetako inauteri-jaia.

20:00 Kalejira Turutarra taldearekin.
22:30 Mac Jeara´s band taldea herriko tabernetatik.

Otsailak 25, larunbata

13:00 Kalejira Uribe Bazterra taldearekin.

Otsailak 26, igandea

17:00 Supituki pailazoen ikuskizuna frontoian.

18:30 Mozorro lehiaketa eta desfilea, frontoian, eta ondoren sari banaketa.

Otsailak 28, asteartea

12:00-14:00 / 17:00-20:00 Umeentzako jolasak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun