"Guztiok daukagu iritzia emateko eskubidea" lelopean, Areetan ere Kataluniaren Estatutu berriaren kontrako sinadurak batzen ari da Alderdi Popularra. Estatu espainiar osoan diharduen bezala, PPk Areetako Zugatzarte etorbideko 8. zenbakian duen egoitza irekita dauka, nahi duenak Madrilgo Kongresuan onartzear dagoen Kataluniaren Estatutu berriaren kontra bere sinadura eman ahal izateko. Hurbiltzerik ez duena, berriz, popularren egoitzara dei dezake 944 801 111 telefono zenbakia sakatuz. Gainera, Internetez ere sina daiteke proposaturiko testua, http://firmas.pp.es/ webgunean izen-abizenak eta DNI zenbakia emanez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!