18/98 makrosumarioari buruzko irratsaio berezia eskainiko du bihar Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 23a, 18:05

Koska irratiko kideek gaur jakinarazi dutenez, bihar, ostirala, arratsaldeko 14:30ean, 18/98 makrosumarioaren inguruko emanaldi berezia eskainiko dute. Irratsaioan, 18/98 izenpean batzen diren sumario eta pieza ezberdin guztien azalpena eta beraiei lotutako informazioak, zuzenean egindako elkarrizketak, auziperatuen lekukotasunak, epaiketan izandako une aipagarrienen grabaketak eta makina datu interesgarri entzun ahal izango dira Uribe Kostako irrati librean, FMko dialaren 108.0n.

Gaiaren inguruko berriak:

18/98 sumarioa Uribe Kostan (pdf)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun