Atzerritarren Legearen aplikazioari buruzko mozioa aurkeztu du Getxo Biziak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 23a, 18:24

Hizkuntza Politika Berria aldarrikatzeko hilabete honetako udal batzarrerako aurkeztutako mozioaz gain, Getxo Biziak Europako Batasunetik kanpoko etorkinek udal erroldan egoteko duten eskubidearen aldeko mozioa (pdf) ere aurkeztu du. Gehiegi azpimarratu beharrik ez dago erroldan egoteak etorkinentzat duen garrantzia. Oinarrizko zerbitzuak eskuratu ahal izateko ezinbesteko baldintza dute Errolda: osasun-zerbitzua, hezkuntza edota etxebizitza kasu. Bestelako euskarri juridikorik gabe dauzkagun pertsona horiek, Errolda dute eskubide-berme bakartzat. Argazkian, Josu Amezaga Getxo Biziaren hautetsia.

Gaiaren inguruko berriak:

Getxo Biziak aurkeztutako "Atzerritarren Legearen aplikazioari buruzko mozioa" (pdf).

Euskal Herria berreuskalduntzeko hizkuntza politika berria eskatuz mozioa aurkeztu du Getxo Biziak (2006 Ots 22)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun